Grebaren biharamunean mobilizazio iraunkorrak egitearen garrantzia nabarmendu du Herri Ekimenak: protesta ekitaldiak eginen ditu Sarasate pasealekuan hilabetez. Josu Osta Hipotekek Kalteturiko Herritarren Plataformako kideak ere garrantzitsu jo du mobilizazioa etxe kaleratzeak gelditzeko. Kronika politikoan, PSNk atzera botako ditu UPNren aurrekontuak. Ezker Abertzaleak aldaketa soziala eta politikoa gauzatzeko unea dela esan du, eta prest agertu da guztiekin hitz egiteko. Eta hezkuntza batzordeko parlamentariek IKAren Arturo Campion euskaltegira egin duten bisita ere albiste Iruñerrian Gaur.