Saioaren sarreran Bizipiketean zebilen parte hartzaile baten haserrea jaso dugu. Gamesak langileen kanporatzeak non eta zenbat eginen dituen zehaztu zuen atzo. Lan batzordeko kide Txema Liberalek eman dizkigu xehetasunak. EILAS sindikatuko buruzagi Amaia Zubietarekin Nafarroako Gobernuak mugatu nahi duen adierazpen askatasunaz mintzatu gara. Koldo Martinez, Nafarroako Ospitaleko medikuak azken murrizketak osasungintza publikoaren sektorean egiten ari diren kaltea azaldu digu. Kaletik grebaren giroa helarazi digu Mailaen Huarte lankideak. Iritziaren tartean, Aingeru Epaltza idazlea eta Edurne Begiristain kazetaria.