Bada jendea gaur greba egiten ari dena. Bada jendea lehengo irailean greba egin zuena. Eta badira guti batzuk, zinez mirestekoak eta txapela kentzeko modukoak, bai gaur bai lehengo irailean egin dutenak. Horretaz aparte gehiengoa dago, hau da, ez gaur ez lehengo irailean grebarik egin ez dutenak.
Horietariko batzuk, sindikatuekin zinez haserre daudelakoz bakoitza bere aldetik joateagatik eta beren soldataren zati bat galtzeko prest ez daudelakoz orokorra izanen ez den greba orokor batengatik. Bertze batzuek, berriz, hainbertzeko haserrerik gabe, barreiatze sindikalean euskarri, aitzaki eta estakuru perfektua aurkitu dute soldataren zati bat ez galtzeko. Zer taldetakoa zara zu, entzule maitea?