Milaka Argi Nafarroan kanpaina abiarazi du IKAk, Araba eta Nafarroan helduen euskalduntzeanari diren euskaltegien koordinakundeak,alegia. Kanpainak bi helburu ditu: alde batetik sostengu ekonomikoa biltzea euskara ikasten ari direnei bidea errazteko, eta bestetik, ezagutzera ematea, erakustea, euskaldunok Nafarroa osoan garela, ez soilik legeak mugatzen dituen eremuetan. Horretarako web gune bat eskaintzen digute diru ekarpenak egiteko eta argitxoak herriz-herri pizteko Nafarroa Garaiko maparen gainean. Kanpaina honetaz hitz egitera Sagrario Aleman, Arturo Campion euskaltegiko zuzendaria, etorri zen Euskalerria Irratira.