Alberto Barandiaran : Eta ez dira eskaleak (II)

Euskalerria Irratia 2012ko aza. 13a, 08:33

Ezagutzen dut etxeko hipoteka ezin ordaindu dabilen jendea. Ez zait batere zaila egiten hileroko bukaera iristean sentitzen dutena sentitzea. Eta ez dira eskaleak. Ikasi eta lan egin izan duen jendea da, oporretara Mediterraneora edo Frantziako Hegoaldera joan izan dena. Musika kontzertuak gustatzen zaizkie eta prentsa irakurtzen dute goizero. Igandeetan, marmelada eta gurina hartzen dute irratia entzuten duten bitartean. Ordenagailu eremangarri bat dute, eta bizikletak autoaren atzealdean eramateko bi adarretako sistema hori.

Dena astintzen ari den tsunami hau iritsi zenean beharbada suerte txarra izan zuten eta hondartza ondoan zeuden, eta ez hoteleko bigarren solairuan beste batzuk bezala, eta oraindik urpetik ari dira hondakinen artetik, burua ezin atera, eta saiatzen ari dira abar bati heltzen, baina denak dira kolpeak, zurrunbiloa azkarregi doa eta gero eta haize gutxiago sumatzen dute biriketan. Baina ez dira eskaleak. Ondo ezagutzen ditut. Eta badakit ez direla haiek izan hau guztia sortu dutenak. Badakit haiek zulora doazen bitartean beste batzuek 500 euroko billeteak daramatzatela poltsikoetan. Badakit greba egingo luketela gustura, baina zurrunbiloa handiegia da, eta ez die oihu egiten uzten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!