Metropoli Forala 20112-11-12

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 12a

Batix Martiarena, Hipotekak Kalteturikoen Herritarren Plataformako kidea izan dugu gaurko lehen solaskidea. Gaur goizerako Zizurren iragarrita zegoen etxe kaleratzeari buruz hitz egin dugu. Futbolaren solasaldian Osasunak larunbatean lortu zuen garaipenaz mintzatu gara Asier Legarda kirol kazetariarekin. Asteak utzitako txioak aukeratu dizkigu Lupilakasta tuiterlariak. Santi leone idazleak aktualitatea hamar puntutan xehetu digu maisuki osatu duen dekalogoan. Helios Del Santo, AEKko kideak hurrengo korrikari buruzko azalpen zenbait egin dizkigu. Zabaldiko kide Maider Sukuntzak elkartasunaren astearen egitaraua aurreratu digu. Iritziaren tartean, Aitor Etxarte irakaslea izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!