... lehiatila baten eskuz idatzitako karteltxo batean irakurri nuen. Agian sarrerak agortuak zirela esan nahi zuten, baina itzultzailea liriko samar altxatu zen goiz horretan. Sarrerak nakatu ziren horrenbeste denbora salgai egon ostean eta berriz ez ateratzea erabaki omen zuten.
Aurrekontuak agortuak daudela esaten dute, Nafarroako Gobernua eta Barcinaren legealdia agortuak dauden bezala. Ba al daude nekatuta ere?
Haur txikiak inguruan ditugunok ezagutzen ditugu leher eginda daudenean izaten dituzten erreakzioak: tiranokeriak, pataletak, zentzurik gabeko ateraldiak... frustrazioa.
Aste honetan Nafarroako Gobernua agortua baino, nekatuta sumatu dugu, errealitatearen itzultzaile garenok liriko samar altxatzeko eskubidea badugulako.
Tiranoak, frustratutak... noraezean, ametsgaiztoen beldur diren ninien antzera.
Murrizketak bai, baina guraizeak ez. Zuekin ez, baina bakarrik ezin...
Beraien frustrazioak nazkatu egiten gaitu. Beraiek nekatuta eta gu nazkatuta.
Lirismoak ez gaitu egoera honetatik aterako, azken finean errealitatearen itzultzaile izateaz gain, herritarrak garelako.
Haurrak hurbil ditugun herritarrok badakigu zer egin ohera joan orduko tiranokerietaz nazkatzen garenean eta horrela esaten ohi diegu: “Nekatuta gaude guztiok, hala, alde hemendik gehiago haserretzea nahi ez baduzu egoera gehiago okertu eta benetan gaizki jarri aurretik. Ez dizut errepikatuko”.