Arratsalde.on 2012-11-12

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 12a

ARGIA astekariaren ale berria errepasatu dugu, Mikel Asurmendi kazetariak kontatu dizkigu bertan bildutakoak.  Asteburuak eman dituen kirol emaitzak izan ditugu solasgai Martin Juanenarekin. Nafarroako Gobernuz kanpoko koordinadorako Idoia Karrika izan da gure hurrengo gonbidatua. Javier Kaltzakorta idazleak Aezkeraren inguruan eginiko lana aurkeztu zuen bertsoaroaren barruan, bertan jasotako informazioa ekarri du Leire Onieva lankideak. Burutazioaren tartean Gorka Bereziartuaren txanda izan dugu gaurkoan. Bukatzeko, "Hatortxu rock" jaialdiaren ingurukoak kontatu dizkigu Maialen Huarte lankideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!