Aingeru Epaltza: Araba Ohio Araba

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 9a

Ohio. Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua, Erie aintziraren hegoaldean. 115.998 kilometro karratu ditu, eta 12 bat milioi biztanle. Hiriburua Columbus du. Bertze zenbait hiri handi dira Cleveland, Cincinnati, Akron eta Toledo. Lurralde laua da eta Oiho eta Scioto ugaldeek zeharkatzen dute. Industriak garrantzia du estatu honetan, auto industriak bereziki, eta meatzaritzak ere bai, aspaldi honetan kolokan badago ere. Nekazaritzari emana bizi da estatuaren bertze zati bat. Zenbat gauza ikasi dugun egun hauetan Ohioz. Pentsa, ahoskatzen ere ikasi dugu: Oiho. Arabaz, berriz… Non da Araba? Non arraio da Araba?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!