Mikel Etxabururen giltzapeko poemak

Euskalerria Irratia 2012ko aza. 8a, 18:42

'Zu zara orain txoria' izeneko poema liburua kaleratu zuen iaz Mikel Etxaburuk, Elkar argitaletxearen eskutik. Liburuak poeta ondarrutarrak kartzela barruan, ziegan, giltzapean idatziriko poesiak biltzen ditu. Dagoeneko libre dagoen olerkari hau eta bere hainbat poema ekarri dizkigu Josetxo Azkonak Tutuliara. Hau da, Arratsalde.on saioan poesiak duen eremu librera. Astero bisitatzen dugu Tutulia Josetxoren eskutik, bera gidari dugula. Eta beti izaten da plazer handia osteratxoaz eta Josetxoren irakurketez, gogoetez, ateraldiez, konpainiaz gozatzea. Josetxorekin izan dugun solasaldiaren grabazioa. Eta horiekin batera Etxabururen beraren bideo labur bat.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=e9coW7xmWDM[/youtube]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!