Metropoli Forala 2012-11-07

Euskalerria Irratia 2012ko aza. 7a, 12:03

Gaurko saioaren sarreran, ANADI diabetikoen elkarteko kide Nerea Petrirena elkarrizketatu dugu. Labrit Multimedia enpresako buru Gaizka Aranguren kazetariak ondare ez-materialaren Zentro sortu berriaren inguruko xehetasunak eman dizkigu. Krisi garai larri honetan seme-alabak mundura ekartzeko ausardia duten bi adiskide ere izan dira gurean. Solasaldi goxoa egin dugu Ander Larunbe aita izan berriarekin eta Oskia Ugarte emakume haurdunarekin. Espainiako Auzitegi konstituzionalak ontzat jo du sexu berekoak ezkontzea baimentzen duen legea, Nafarroako Gobernuak bikotekiderik ez duten andreen eta lesbianen lagundutako ugalketa eskubidea ukatzen duen bitartean. Ana Jaka Lumatza elkarteko kideari iritzia eskatu diogu. Obamaren garaipenaz mintzatu hgara Mikel Aramendi kazetariarekin. Iritziaren atalean Aingeru Epaltza eta Edurne Begiristain aritu zaizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!