Cuadra eta Barkos diputatuen ustez “pena da hilaren 14rako greba deialdia sindikatu guztiek babestu ez izana”

Euskalerria Irratia 2012ko aza. 6a, 18:59

Espainiako hauteskunde orokorrak egin zirenetik aurki beteko da urtea. Azken hamabi hilabete hauen balantzea egiteko Metropoli Foralean izan dira bi diputatu nafar: Amaiurko Sabino Cuadra eta Geroa Baiko Uxue Barkos. Madrilen, PPk gehiengo osoa du, eta beraz, arazorik ez aurrekontuak onartzeko. Hala ere, bidelagun fidela du UPN. Rajoiren Gobernuak hartzen dituen erabaki guztiak babestu eta aplikatzen ditu Nafarroan. Hilaren 20an beteko da urtebete PPk hauteskundeak irabazi zituenetik. Rajoik bere hitza jan duela nabarmendu du Geroa baiko diputatuak; gezurren bidea egiten ari da PPren Gobernua Amaiurkoaren aburuz.

Azaroaren 14ko grebaz

Langabeziaren datuak ezagutu berritan, Barkosek dio langabeziari aurre egitea behar duela izan aurreneko helburu politikarientzat: behar-beharrezkoa da sektore publikotik enplegua bultzatzea. Sabino Cuadrak ohartarazi du PP hartzen ari den neurriak ez direla momentuko egoerari aurre egiteko; beste gizarte eredu batera garamatzala dio. Egoera honi aurre egin behar zaio. Eta bi diputatuek esan dute, bide horretan, pena dela hilaren 14rako greba deialdia sindikatu guztiek babestu ez izana. Nafarroara begira, PSNren jokaerak zalantzak sortzen dizkien arren, uste dute ez dituela babestuko UPNren aurrekontuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!