Metropoli Forala 2012-11-06

Euskalerria Irratia 2012ko aza. 6a, 13:19

Bihar, Euskalerria Irratiaren 25. urteurreneko gala eginen dugu. Bertan izanen da, besteak beste, Ruper Ordorika. Abeslari oñatiarrarekin hitz egin dugu saioaren hasieran. Diputatuen solasaldian, Geroa Baiko Uxue Barkos eta Amaiurko Sabino Cuadra Rajoiren gobernuaren lehenengo urteaz aritu zaizkigu solasean. Iosu Royo zientzialariarekin Sandy hurakanak eragindako txikizioez mintzatu gara. REAS elkarteko kide David Garnatxori borroka eta irudimena nola uztar litezkeen galdetu diogu. Pankartatik haratago nola astindu imaginazioa protesta egiteko. Jon Celestino musikariaren eskutik Espainiako ska erritmoak entzuteko parada izan dugu. Iritziaren atalean bi lagun: Joxi Basterretxea irakaslea eta Fermin Erbiti kazetaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!