Josi Basterretxea: Azurmendi

Euskalerria Irratia 2012ko aza. 6a, 14:03

Ez pentsa lehen orrialde asko eskaini diotenik gaurko protagonistari. Pena da. Gizon handia baita, pentsalaria, idazlea… filosofoa.

Bart eman diote Joxe Azurmendiri “Dabilen Elea” izeneko saria, euskal editoreen eta idazleen elkarteak bat etorri dira Azurmendi saritzeko unean. Eta aurki beste sari bat jasoko du: Eusko Ikaskuntzaren humanitate-saria.

Denbora gutxian, sari asko, pentsatuko norbaitek. Edo kontrara, denbora luzean, lan asko eta sari gutxi. Gauzei nola begiratzen zaien.

Pentsamendu librearen beharra du gizakiak, eta gizarteak. Bestelako pentsamenduaren beharra. Pentsamendu beregain eta independentearen beharra.

Pentsamendu lerrokatuak ez du asko laguntzen egoerak gainditzen. Statu quoari, botereei egiten die mesede pentsamendu lerrokatuak. Eta ez dut esan botereari, botereei baizik, txiki nahiz handiei, urruneko nahiz hurbilekoei…

Ba hori, pentsatu, laguna, libreki pentsatu. Dohainik da, debalde. Eta osasuntsua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!