Langabeziak gora egin du urrian ere. Oposizioak dio egoera okertu besterik ez dutela eginen UPNk aurkeztu dituen aurrekontuek. Murrizketen aurka, diru xahuketa salatzeko entzierro berezia egin dute Nafarroako Larrialde Zerbitzuko langileek. Bertizko Natur Parkean legez kanpoko jarduerak egiten ari direla salatu du Gurelu talde ekologistak. Gakoa, gaur: Nekane Perezek.