Metropoli Forala 2012-11-05

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 5a

Etzi eginen dugu Euskalerria Irratiaren 25.urteurrenaren jaialdia Atarrabian. Balerdi Balerdi taldea bertan izanen da. Gitarra-jotzaile eta kantari Toño Murok asteazkenean eskainiko dituzten abestiez hitz egin digu saioaren sarreran. Ander Txintxurreta eta Asier Legarda-Ereño kirol kazetariekin solasaldi gorritxoa egin dugu atzo Osasunak jokatu zuen partiduaz hitz egiteko. Lipulakastak pasa den asteak utzitako tuit interesgarrienak aukeratu dizkigu. Zientziaren fikzioa egitera etorri zaigu Patxi Uharte Zaldi Eroa. Gaurkoan, meteoritoak mintzagai. Miren Harizmendi terapeuta errealitate inmaterialari buruz aritu zaigu. Amaitzeko, Ekaitz Santazilia, NUPeko irakasleak euskararen inguruko topikoak mintzagai izan ditu. Iritziaren tartean, Aitor Etxarte irakaslea izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!