Pejenautek deliturik ez zuela egin adierazi zuen Yolanda Barcinak herenegun Foru Parlamentuan. Kontuz elkarteko kide Patxi Urrutiak gurean adierazi duenez, diputazioburua beste behin sahietsetik ibili da. Elkarizketa interesgarria egin diogu gaurko saioan. Piku Rock musika jaialdiaz ere aritu gara antolatzaile taldeko Maialen Uharterekin. Aitor Abaroa zine kritikoak asteburuko estreinaldien berri eman digu. Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurrak XVI. eta XVII. mendeetako musika instrumentala aukeratu digu.