Idazlea, itzultzailea, kazetari ohia, melomanoa, zutabegilea. Iruñeko semea. Tekla franko jotzen dituen pianista dugu Aingeru. Elkarrizketa sakona egin diogu Metropoli Foralean eta tekla horiek guztiak jotzeko parada izan dugu.
Euskal Herri politikoa baino gehiago interesatzen zaio Euskal Herri Kulturala. Hala dio behintzat. Asko kezkatzen du egoera politikoak. Bere ustez, “Euskaldunok eta abertzaleok bide luzea dugu egiteko oraindik, Nafarroaren zentroan egoteko”. Jaioterri eta bizileku du Iruñea. Hiri grisa eta aspergarria ote den galdetu diogunean zera erantzun digu: “gaztetan dena aldatu nahi genuen eta urteetan aurrera goazen honetan, gu ere Iruñea bezain serioak garela uste dut”
Goizetan, itzultzaile dabil Nafarroako Gobernuarentzat lanean. Arratsaldez, ordenagailuaren aurrean borroka egiten du inspirazioaren bila. Aingeru Epaltza zenbait lagunekin etorri zaigu irratira: Lou Reed, Ruper Ordorika, Rolling Stones.
Argazkia: Wikipedia