Kolore bizietako argazkia hautatu dut gaur. Kolore askoren eta bizien beharra baitauka krisi ilun-beltz honek. Aipatu berri duzue zuek ere, prentsaren irakurketan.
Gernikako Feria izan zen atzo, hemen, mendebaldean, Bizkaian: Urriko Azken Astelehena. Behar bada, nekazaritza arloko feriarik garrantzitsuena gure artean. Ehun mila lagun-edo bildu ziren ortuarien salmenta-postuen inguruan.
Bada dioenik diru gehiago utzi zutela horiek tabernetan, nekazarien postuetan baino. Hori ere, txarra ez.
Edozelan ere, kontu bat: ez dago herri moderno eta aurreraturik, lehen sektore indartsurik gabe. Inora joan gabe, hor daude Alemania, Suitza… beste batzuen artean.
Lehen sektorearen lagun onak dira bisitariak, nola ez! Baina erosleak –erosleak– ditu ezinbestekoak nekazaritzak.