Saioaren sarreran, Udako Euskal Unibertsitateak udazkenerako Iruñean antolatu dituen ikastaroen berri eman digu UEUko komunikazio arduradun Idoia Torregaraik. Bingen Amadoz kazetaria Venezuelatik etorri da berriki eta Chavezen lurraldean bizitako esperientzia azaldu digu. Urko Aristi eguraldi mutilak Sandy urakanaren azken ordua eman digu. Oier Lakuntza zientzialariak inguruan ditugun uhin elektromagnetikoak izan ditu mintzagai. Kazetarien solasaldian, Ibai Fernandez eta Joxerra Senar aktualitate politikoaz aritu zaizkigu. Iritzi emaile lanetan, Fermin Erbiti kazetaria eta Josi Basterretxea irakaslea aritu dira.