Aitor Etxarte: Jan, lo egin, larrua jo

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 29a, 13:46

Elkarrizketa pribatuak espektakulo publiko dira, debaldeko performanceak, antzerkiaren esketx aspergarriak, kasu gehienetan, ohiko topikoen trukaketa direlako.

Merced kaleko ilunabarrean sakabanatu dira gizon-emakumeak tabernatik irten ondoren, telefonoa belarrira itsatsi eta pasioz edo amorruz uhinez bestaldean dagoenarekin aritzen dira. Agian, beraien buruarekin mintzatzen dira soilik. Beharbada kale inguruan nahi gabe bahituak dituen lagunentzako egiten dute berba.

Asteburu hotz honetan, zergatik ez dakit, bakarrizketa luzeen gaia sexua izan da. Irainak, etsipenak, tristezia… udazkena izango da. Garaiko afera fantasmagoriko ezagunena: maitasun eta sexua, sexua eta leialtasuna, harrikoa eta flirteoa, sexua eta gaitasun muskularra, plazerra eta iraunkortasuna, errutina eta zirkua.

Manuel Puig idazle argentinarrak bere hautu homosexuala egin zuen, orain indarrean diren lobby gay guztietatik aparte, eta hausnarketa biografikoa egiten zuen sexuaren garrantziaz.

“Norberaren kulturak moldatzen gaitu neurri handi batean, gehien bat, rolak jokatzen ikasten dugulako. Izugarrizkoak diren rol sexualekin hasten da dena niretzat, naturaltasunetik hain apartekoak. Iruditzen zait sexua guztiz hutsala dela, pisurik edo balio moralik gabea dela. Jostaketa da, xalotasuna besterik gabe. Sexua jatea edo lo egitea bezain garrantzitsua da, baina modu berean ez du sen moralik”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!