Europako Kontseiluko Aditu Taldearen hirugarren txostena, Iruñerrian Gaur, albiste nagusi. Euskalerria Irratiari lizentzia emateko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Yolanda Barcinak dio ez duela deus ilegalik egiten Euskalerria Irratiari lizentzia ukatuta. Nafarroako Parlamentuan ez dute ikerketa batzorderik osatuko Nafarroako kontuen benetako egoera argitzeko: PSNk ez du Nafarroako Kutxan gertatu dena ikertzerik nahi. Pirinioaldeko osasun zerbitzuetako langileek diote Foru Gobernuak ahaztua daukala eremu hori. Eta albiste musikal bat ere bai: Balerdi Balerdi talde beteranoak diskoa karrikaratu du: "Hegoaldeko lautadaren ertzetik".