Kanona hartu dugu hizpidetzat Poeta Zonbien Klubeko kide Angel Erro, Hedoi Etxarte eta Iñigo Astizekin, Metropoli Forala saioan. Edo Nekropoli Forala saioan, nondik begiratzen zaion. Abiapuntutzat Etxepare Institutuak Frankfurtera eramanen duen top zerrenda hartu dugu. Eta iparrorratz moduan Alberto Barandiaranen honako zutabe interesgarri hau. Espero zitekeenez, berehala galdu gara. Etxartek esan du honako honetan benetako zonbia zela alimaleko katarroa zuelako, eta gero denbora guztia hizketan eman du. Angel Errok berehala bota du Etxepare Instituarena ez zaiola kanona iruditzen. Iñigo Astizek barre egin du. Enpin, betikoa. Merezi ez duten arren, lerroon ondoan ikus dezakezuen afixa prestatu diegu, beren solasaldia, atala, saio tartea iragartzeko.