Antonio Porchia: bizitza esaldi laburretan, Twitter asmatua izan aitzin

Euskalerria Irratia 2012ko urriaren 25a

Arratsalde.on saioan, poesiari eskaintzen diogun tartean, Tutulia eskualde lasai eta atseginean, gaur Antonio Porchia (1886-1968) idazle italiar-argentinarra izan dugu protagonista. Liburu bakarra idatzi zuen. Horren izenburua,  Voces (Ahotsak). Liburu eder horretan 400dik gora pentsamendu poetiko bildu zituen. Esaldi zuzen, labur eta sakonak. Hainbatek aforismoak direla esanen lukete, baina Porchiak berak hitz hori ez zuen batere gogoko. Baten batek esan lezake twitterrerako oso gogoeta aproposak direla, beren tamainagatik. Baina esan gabe doa Prchiaren garaietan ez zela internetik. Tutuliako erregeak, edo lehen ministroak, edo mendi gidariak, hau da, Josetxo Azkonak pentsamendu labur horietako zenbait aukeratu eta euskaratu ditu guretzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!