Metropoli Forala 2012-10-25

Euskalerria Irratia 2012ko urriaren 25a

Metropoli Foralaren sarreran Atarrabiako alkate Kirio Gastearenarekin hitz egin dugu, UPNk haren aurkako zentsura mozioa aurkezteko asmoa baitu. Poeta Zonbien Klubean, Angel Erro, Hedoi Etxarte eta Iñigo Astiz idazleekin literatur kanona mintzagai. CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariekin azaroaren 14ko greba deialdiaz mintzatu gara. David Garnatxo REASeko kidearekin Madrilera begira jarri gara, bertan aurrekontuen kontra protesta egiteko makina bat protesta ekitaldi antolatu dituztelako. Aitor Abaroa zine kritikoak asteburuko estreinaldiak aurreratu dizkigu. Iritziaren tartean, Elixabete Garmendia eta Ander Perez kazetariak entzun ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!