Joxe Agerre, gerraren galtzaile eta pairatzaile

Euskalerria Irratia 2012ko urriaren 25a

50 urte bete berri dira bi kazetari  nafar hil zirela. Biak egun berean hilak, 1962ko urriaren 19an: heriotza egun berean iritsi zitzaien guztiz aurkari izan ziren kazetari hauei.

Bat Iruñeko abertzalea, Euzko Alderdi Jeltzalekoa,  euskalduna, Joxe Agerre.  La Voz de Navarran aritu zen, faxistek itxi eta eta ebatsi zuten egunkarian. Bestea, faxista, Garcilaso izengoitiaz izenpetzen zuena, Raimundo Garcia Garcia. Altxamendu frankistaren prestatzaile. Urte askotan Diario  de Navarraren zuzendari

Garcilaso, gerraren eragile eta irabazle. Joxe Agerre, gerraren galtzaile eta pairatzaile. Urtemuga honen arira  Ivan Gimenez kazetariarekin mintzatu gara.

Argazkia: Ze Berri aldizkiria. PDF.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!