Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak bidalitako informazioa
Udazkenero hitzorduari leial, hemen da Bertsoaroaren edizio berri bat. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko udalak elkarlanean antolatutako zikloa urriaren 25ean abiatuko da eta azaroaren 15ean amaitu. Osotara bost saio izango dira: bertso‐trama bat, bi bertso saio, pianoa eta bertsoa uztartzen dituen “Bi arreba” emanaldia eta kopla zaharren gaineko hitzaldi bat.
Ohi bezala, ekitaldi guztiak Iruñeko Gurutzeko Plazako institutuetan izango dira, arratsaldeko 20etan hasita. Hitzaldia, berriz, Kondestable jauregian izango da, 19,30ean. Saio guztiak doakoak dira, baina aforoarekin arazorik egon ez dadin, aretoan bertan gonbidapenak banatuko dira, saioa hasi baino ordubete lehenagotik.
BERTSO‐TRAMA
Urriak 25, osteguna. 20:00
Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusia
Nafarroako historian zehar
Bertsolariak: Julio Soto, Xabier Silveira, Alaia Martin eta
Unai Iturriaga
Tramagilea: Josu Goikoetxea
BERTSOAK ETA PIANOA
Urriak 30, asteartea. 20:00
Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusia
“Bi arreba” emanaldia
Bertsolaria: Andoni Egaña
Piano‐jolea: Xabier Lizaso
HITZALDIA
Azaroak 6, asteartea. 19:30
Civivox Condestable Zentroko Hitzaldi Aretoan
Aezkoako kopla zaharrak
Hizlaria: Jabier Kalzakorta Elorza
BERTSO SAIOA
Azaroak 8, osteguna. 20:00
Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusia
Bertsolariak: Oier Lakuntza, Maddi Ane Txoperena, Izar Mendiguren, Peio Ormazabal,
Unai Gaztelumendi eta Odei Barroso
Aurkezlea: Alaitz Rekondo
BERTSO SAIOA
Azaroak 15, osteguna. 20:00
Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusia
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julen Zelaieta, Igor Elortza, Eneko Lazkoz eta
Amets Arzallus
Aurkezlea: Ainhoa Aranburu.
Gu Bertsozaleen Elkarteko Lorea Arburuarekin mintzatu gara honetaz guztiaz.