Arratsalde.on 2012-10-24

Euskalerria Irratia 2012ko urriaren 24a

"Ze Berri?"  aldizkariaren azken atalean bildu dituzten erreportaien berri eman digu Ana Mindegiak, zinearen txokoan "Atraco"  filmeaz aritu zaigu Gontzal Agote zine kritikaria. Mikro- ipuinak izan dira gure hurrengo gaia,  Euskara Kultur Elkargoako Malen Eugi,  eta Pamiela argitaletxeko  Pello Eltzaburuk eman digute haurrentzako lehiaketaren berri. "Pulunpe" aldizkaria eta "Esan- Erran"  irratiaren ardura hartu duen kazetariarekin aritu gara, Iosu Martinez Barañaindarrarekin. Biltoki elkartearen historia biltzen duen liburua plazaratu dute, nondik norakoak kontatu dizkigu Fernando Rey bertako kideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!