Metropoli Foralean Felipe Uriarte beste behin ere solaskide izan dugu. Berez, hori luxua da, lirismo handiko eta jario oparoko mendigoizale honekin mintzatzea plazer handia baita, noiznahi eta nonahi. Baina kasu honetan luxu are handiagoa izan da, konexioa Katmandutik egin baitu, zuzen-zuzenean. Mendi gidari bezala joan da hara, Everest inguruan treking egitera. Eta bidenabar, 5.000 zein 6.000 metroko mendiak igo dituzte, Mendiak eta herriak taldearekin. Hori guztia eta gehiago kontatu digu gure saioan duen atalean: Irrintzi aterpea. Zenbaitetan, entzuleek aterpea existitzen den eta non dagoen galdetzen digute. Aste honetan erantzun dezakegu oso kokapen zehatz eta bitxia duela: mendi baten puntan dago, eta alde batera Iruñerria dauka, eta bestean Katmandu. Argazkian, Felipe eta bere kideak ikus daitezke, konexioa skype programa ezagunaren bitartez egiten genuen bitartean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!