Josi Basterretxea: Erregea, koroa barik

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 23a, 12:01

“Erregea, koroa barik”. Ez da argazkia, argazkiaren ondoko titulua baizik. Koroa kendu diote erregeari; Juan Carlos Borbonekoari baino, Lance Armstrongi.

Egunkari ia denek dakarte albistea, ia denek txirrindulariaren argazkia.

Erraldoia bota dute. Behinola Rodasekoak lurra jo zuen bezala, amerikarrak jo du oraingoan. Eta, nago, Rodasekoarekin bezala, epikarako eta mitologiarako geldituko dela, azken finean, Armstrongi ezarritako zigorra.

Kontua da zigor horrek eztabaida piztuko ote duen. Eztabaida, txirrindularien artean. Promotoreen artean. Telebisten artean… Zeren, ezin dugu ahaztu kirolaz gain, txirrindularitza espektakulu izatera kondenaturik dagoela. Eta espektakuluak gladiadoreak behar ditu.

Karrerista dut auzokoa, bere hamasei urterekin. Txirrindulari globeroak ditut lagunak, beren berrogeita urterekin. Begietara so egin, eta haien begiratu gardenak ikusten ditudanean, poztu egiten naiz, bizikleta gainean dena ez baita EPO, ezta antzekorik ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!