Iruñerrian Gaur 2012-10-22

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 22a, 14:16

Pejenaute auziaren inguruan azalpenak eman beharko ditu Yolanda Barcinak Parlamentuan. Ordea, Nafarroako Kutxan gertatu dena ikertzeari beste behin ezetza eman diote gaurko Mahai eta Eledunen batzarrean sozialistek UPN eta PPrekin batera. Eta gaur, hain zuzen ere, aurkeztu ditu Barcinaren Gobernuak heldu den urterako aurrekontuak: aurten baino %8,8 gutxiago gastatzea espero du, baina, hala ere, dio ziurtatu eginen dituela oinarrizko zerbitzu publikoak. Nafarroa baik talde parlamentariotik kanpo utzi ditu Manu Ayerdi eta Patxi Leuza. Begoña Zabala ekintzailearekin ere hitz egin dugu Estelle Askatasunaren Flotillaz. Eta Gakoa, gaur, Nekane Perezek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!