Begoña Zabala abokatu eta feminista iruindarra gaur arratsaldeko 18:15ean iritsiko da Iruñeko tren geltokira. Han harrera eginen diote Zabaldi Elkartasun Etxeko eta Gazatik Gazaruntz ekimeneko kideek. Gazako blokeoa hausten saiatu den III. Elkartasun Flotillako kidea izan da Zabala. Ostegunean, militar israeldarrek Estelle belauntzia nazioarteko uretan atxiki zuten, eta ekintzaile guztiak -eta hartara Zabala bera- atxilotu. Zabala Madrilen zen gaur goizean, berarekin mintzatu garelarik. Militar israeldarren erasoa oso bortitza izan zela kontatu digu, eta kolpeak zein deskarga eletrikoak pairatu zituztela. Halere, blokeoa apurtzeko haien saiakera mrezi zuela eta "politiko oso ederra" dela uste du, "mundu osoari erakutsi diolako Gazako herritarrek pairatzen duten blokeoaren bidegabekeria". Gaur telefonoz elkarrizketa laburra egin diogu Zabalari. Bihar, 10:30ean gure estudioetan izanen dugu, luze eta zabal mintzatzeko.
Argazkia: rumboagaza.org
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!