Euria gorabeherak eragiten ari da Zangoza eta Pirinioaldean: zenbait errepide itxita, errekak gainezka egin du Itzaltzun eta Otsagabian; Nafarroako Gobernuak alerta gorria ezarri du Pirinio inguruan. Kontuz plataformak egin duen salaketa ere albiste, Iruñerrian Gaur: 180 mila euro zuritzea leporatu dio Jesus Pegenaute kontseilariari Nafarroako Kutxako zuzendariorde zenean. Epaitegietan salaketa jarri du Pejenautek Kontuzen aurka. Eta Parlamentuan agerian gelditu da gaur ere UPN gutxiengoan dagoela.