"Mamu bat dabil euskalgintzan zehar: baliorik ezaren mamua". Esaldi soziolinguistikomarxista ez da gurea, baizik eta Angel Errorena. Honako zutabe bifido honetan bota zuen poeta burlatarrak. Berak, Hedoi Etxartek eta Iñigo Astizek osatzen dute Metropoli Foraleko Poeta Zonbien Kluba. Eta baieztapen hori abiapuntutzat hartuz aritu dira solasean Arnaldo eta Otegik eta Juan Joxe Ibarretxek gaztelera batuan karrikaraturiko liburuez, Iñaki Sotok emandako azalpenez, Hasier Etxeberriaren haserreaz... Gure hirukotearen haserre soziolonguistikoa neurtzeko hain zuzen ere Etxeberria eskala sortu dugu. Astizek eta Errok esan dute haien haserrea Etxeberria eskalan puntu batekoa dela. Etxarte ez da busti. Hori guztia eta gehiago kontatu digute Metropoli Foraleko kultur hilerrian, Nekropoli Foralean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!