GAZTEZULO aldizkariaren azken alea errepasatu dugu, Igone Fernandez Mariezkurrena kazetariak aipatu dizkigu bertan jasotako gaiak, Nafarroa Oinez igandean izanen dela eta Maider Iriarte antolakuntzako kideak eman dizkigu azken xehetasunak, gripea izan da gure hurrengo mintzagaia; Pello Iturria botikariak zenbait gomendio eman dizkigu. Burutazioaren tartean Hasier Larretxea izan dugu gonbidatua. "Gazta zati bat" dokumentala emanen dute bihar Euskaldunon Biltokin, lanaren egileetako batekin hitzegin dugu, Anjel Oiarbiderekin. Zinema kontuak hartu ditugu ondoren, Gontzal Agotek Tim Burtonen "Frankenweenie" filme berriaz hitzegin digu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!