Aralarko Patxi Zabaleta, Bilduko Maiorga Ramirez eta EAJko Manu Aierdi Metropoli Foraleko parlamentarien solasaldian eduki ditugu gaur, bihar eta etziko Nafarroako egoerari buruzko eztabaidarako beroketa ariketak egiten. Hasteko, EAEko hauteskundeetara begira jarri ditugu. Porra egiteko tenorean, batzuk besteak baino gehiago busti dira. Aierdik dio ziur dela Urkullu izanen dela hurrengo lehendakaria. Ramirezek, EAJren eta Bilduren artean 50 parlamentari lortuko dituztela. Zabaletak kiniela zehatzagoa egin du: Bildu 24, EAJ 24, PSE 14, PP 10, Ezker Batua 1. Nafarroako PArlamentuko bihar eta etziko eztabaidari dagokionez, Ramirezek zeharo agorturik dakusa Barcinaren gobernua. Aierdik zerga erreforma hitzartzeari eman nahi dio lehentasuna. Eta Zabaletak uste du UPN prest egonen dela PSNk proposatzen dituen zenbait zerga aldaketa onartzeko, eta horren truke sozialistek aurrekontuak onartzen lagunduko dietela.