Aingeru Epaltza: Itzali Tele 5

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 17a, 13:00

Itzali Tele 5. Nik ere hala dioen mezua hartu dut egun hauetan nire posta elektronikoan. Ez behin, hiru-lau aldiz baizik, lagun desberdinek igorria. Zergatik itzali Tele 5? Telebista kate honek erabateko babesa eta laguntza eman dio 'Manifiesto por la lengua común' izenekoari, hau da, hainbat intelektual espainolek, hala nola Savater, Vargas Llosa edo Alvaro Pombo, gaztelaniaren alde eta, bereziki, euskararen, katalanaren eta gailegoaren kontra idatzi duten manifestuari.

Ez da Tele 5 itzaltzeko arrazoi txarra. Baina nik aspaldi nuen Tele 5 itzalia, inork erran behar izan gabe. Ez bereziki euskararen kontrakoa izateagatik, baizik eta eskuindarra izateagatik, gezurtia izateagatik eta batez ere haren programa gehienak espantagarriak, ergel-bide eta ergel-bazka izateagatik. Ez dakit kanpaina berri honek ondoriorik izanen duen. Badu lana, ordea. Tele 5 da, alde handiz, Hego Euskal Herriko lau probintzietan gehien maite eta gehien ikusten den telebista katea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!