Desjabetzeen inguruan aritu da Mailen Huarte lankidea Iosu Osta abokatuarekin, ARGIA astekaria izan da gure hurrengo gaia, azken aleaz aritu zaigu solasean Mikel Asurmendi kazetaria. Ingurumen kontuak izan ditugu jarraian, Edurne Elizondok artza eta otsoen ingurukoak ekarri dizkigu, Kike Diez de Ulzurrunen tabernan ere izan gara, igandean ospatuko den Nafarroa Oinez eta Euskarazko sormen tailerrak izan ditu solasgai. Eusko Ikaskuntzak babestutako kultur tartea izan dugu ondoren, Iban Zalduaren azken lanaz mintzatu zaigu Xanti Leone.