Iban Zaldua eta Santi Leone, esaten ari direla esaten duten esatariak

Euskalerria Irratia 2012ko urriaren 16a

Iban Zalduaren lan berriaz, Idazten ari dela idazten duen idazlea ipuin liburuaz mintzatu dira gaur Metropoli Forala saioan Zaldua bera eta Santi Leone. Liburuaren aurkezpen ofiziala bihar eginen dute, Donostian, bi idazleok Xabier Mendiguren Elizegi Elkarreko editorearekin batera.

"Liburu hau idazketaren, irakurketaren eta itzulpengintzaren inguruko ariketa da, literaturari buruzko ariketa, azken batean", azaldu du Zalduak. "Literatur fantastikorako joera ikusten dut liburuan, eta oso argi uzten du kalitatezkoa izateko liburu batek ez duela zertan mardula izan", gaineratu du Leonek.

Gaur estreinatu dugun Santi Leoneren sekzio berriaren, Leonera izeneko atalaren lehen alea izan da gaurkoa. Zer den Leonera? Bada Santi Leone historialari, irakasle, idazle, iritzi emailearen -eta seme esker txarrekoaren- neurrira egindako irrati tartea. Denetarik har dezakeen espazioa: gertakariak, pertsonaiak, bitxikeriak, abestiak, irudiak, literatura... "Itxura batean dena desordenaturik dago, baina nik badakit non dauden gauzak", azaldu du Leonek berak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!