UPNren bakardadea zenbatekoa den ikusiko da politika orokorreko eztabaidan. Ostegun eta ostiralean eginen dute Parlamentuan. Horretaz eta politika fiskala aldatzeko UPNk zein oposizioko taldeek egin dituzten proposamenez hitz egin dute eledunek Mahai eta Eledunen batzarraren ondoren. Geroa baik hiri barruko garraio publikoaren aldeko ekimenak aurkeztu ditu. Hogei presok helegitea jarri dute Parot doktrinaren aurka Estrasburgon. Gripearen aurkako txertoaren kanpaina hasi da Nafarroan. Eta Gakoa, gaur, Alberto Barandiaranek.