Espainiar estatua “ahul” dagoela esateagatik? Espetxeak hustu eta akordio nazionala bilatu behar dela esateagatik? Autonomiaren zikloa bukatu dela esateagatik? Euskal Herriak Eskoziaren bidetik jarraitu nahi duela esateagatik? Nik uste nuen hori guztia jada esana zuela. Beraz, zergatik? Ez da legezko alderdi baten legezko ekitaldi batean legezko gauzak esateagatik izango, ezta? Ez da politikariek, legezko gizon-emakume demokratiko horiek, Otegiri exijitzen zioten horixe, politika egitea, egiteagatik izango, ezta? Ez da Bilduren mitin batean esateagatik izango, ezta? Ez, ez da izango.