Irrati honek bezalaxe, 25 urte ditu Julio Soto gazteak. Iruñeko Iturrama auzoko gorritiarra. Bertsolaria. Nekazal ingeniaritza ikasitakoa. Euskal Filologia ikasten ari da. Literatura maite du. Batez ere, ipuin laburrak. Twitter eta bestelako sare sozialetako mezu laburrak berriz, ez ditu batere gustuko. Aukeran, nahiago ditu bertso zaharrak: «Kapaz naiz arratsalde osoa pasatzeko Txirrita eta Lazkao Txikiren bertso zaharrak entzuten ». Aitortu digunez, gaixo dago bertsoarekin. Bertsolaritzan zerbait izan nahi duenak obsesioa bidelagun izan behar duela uste du. Idazten, irakurtzen, errimak sortzen, bertsoak entzuten, hizkuntza lantzen… Bertsotik eta bertsoarentzat bizi nahiko luke. Beti ere, behorrak eta ardiak baztertu gabe.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!