Hitz anitz, San Fermin ikastolan

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 11a, 14:01

Atzera begirako zenbaketa abian da: 10 egun besterik ez dira falta Nafarroa Oinez festarako. Bihar 9 faltako dira. Etzi, 8. Urduritasuna, lana, ilusioa, horiek guztiak eta gehiago topatu ditugu aurten jaia antolatuko duen San Fermin Ikastolan. Handik , Zizur Nagusitik egin dugu Metropoli Forala saioa, ikasleak, irakasleak, gurasoak, zuzendaria, lehendakaria lagun genituela. Kolore&hitz da Nafarroa Oinez festaren goiburua. Gaur gure irratsaioarekin hitz anitz izan dira.

Ikastolako zuzendari Pilar Vicentek azaldu digunez, Bigarren Hezkuntzan hiru gela izan dituzte orain arte. Haur Hezkuntzan lau dituzte, eta gela gehiago behar dituztenez, eraikin berria nahi dute. Horretara bideratuko dute

Festaren koordinatzaile Maider Iriartek eman digun informazioaren arabera, ibilbideak zortzi kilometro luze izanen ditu, eta bost gune. Berrikuntza nagusia, 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzako 3. gunea izanen da. Han ez dute graduazio altuko edaririk salduko. Alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruzko hitzaldiak eginen dituzte. Eta musika, rapa eta bestelako ekitaldiak izanen dituzte. Festari buruz gehiago jakin nahi duenak, entzun dezala saioa, lerroon azpian baitu grabazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!