Ehunka lagunek parte hartu dute Ikasle Abertzaleek, Eraldatuk eta Asanblea Libertarioak deituriko greba eguneko manifestazioan. Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitatekoikasleak deitu dituzte protestaldira, eta guraso elkarteek eta irakasle sindikatuek babesa eman diete. Ikasleek Poliziaren jazarpena salatu dute, goizean goizetik hainbat gazte identifikatu baitituzte, eta hiri osoa Espainiako Poliziaz zein Foruzaingoz beteta zegoelako.
Ikasle Abertzaleak taldeko Antxon Barberiarekin mintzatu gara Metropoli Forala saioan. Azaldu duenez, grebaren helburu nagusiak bizi dira. Bata, PPren Hezkuntza Legea eta horrek ekarriko lukeen zentralizazioa salatzea. Bestea, murrizketeketa tasen igoerek irakaskuntza eskubidean eta irakaskuntzaren kalitatean eragindako kalteak gaitzestea.
Argazkia: @Zizurkogazteak
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!