Angela Merkel Atenasen. Kalean ibili da, baina hutsik zeuden berak zanpatu dituen kaleak. Bertze kale batzuetan, agintari alemaniarrarendako babestutako eremutik kanpora, 30.000 lagun protestaka, oihuka. Ikusi ditugu irudiak: kolpeak eta sua, lasterraldiak eta kea. Angela Merkel Greziara joan da, zertara eta sakrifizio gehiago eskatzera greziarrei. Berlindik atera gabe egin zezakeen hori bera, Atenasera etorri gabe. Karrika hutsetan ibili gabe. Jende etsiaren haserrea piztu behar izan gabe. Horretarako ez bada, zertarako arraio joan da Merkel Atenasera?
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!