Bihar San Fermin ikastolatik eginen dugu saioa Nafarroa Oinezen aitzakian. Horren harira, OINEZ festaren koordinatzaile Maider iriarte elkarrizketatuko dugu. Bihar ere, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleak greba egitera deituak daude, haien ordezkariak gurean izan dira. Iritzi emaile gaur, Aingeru Epaltza idazlea eta Edurne Begiristain kazetaria. Elkarrizketa pertsonalaren atalean, Osasunako jokalari Oier sanjurjo gure protagonista. Landare Elkarteko David Garnatxorekin Euskal Herriko elikagaien etiketa ekologikoaz aritu gara. Amaitzeko irailak hogeitaseiko grebarekin lotuta atzo izan ziren azken atxiloketez eta urriak hamabi, hispanitatearen egunean eginen den manifestazioaz hitzegin dugu.