ARGIA astekariaren azken alea errepasatu dugu Mikel Asurmendi kazetariarekin, Kirio Gastearena Atarrabiako alkatearekin aritu gara Iruñerriko garraioaz. Musika izan da gure hurrengo jomuga, "Iturria" Elizondoarrak azken Cd-a kaleratu berri du eta haren aurkezpena egin du gurean, Angel Erro olerkilaria izan da gure hurrengo gonbidatua. Eusko Ikaskuntzak babestutako kulturaren txokoan Paula Kasares elkarrizketatu dugu, haurrak euskaraz nola hazitzen ari ote garen, horixe da bere azterketaren gaia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!