Iruñerrian Gaur 2012-10-09

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 9a, 14:13

 

"Inor ez da osasun arretarik gabe geldituko Nafarroan". Hala esan du Marta Vera kontseilariak Parlamentuan. Oposiziotik kritikak, "neurri xenofoboak" hartzen ari direlako krisiaren aitzakian, eta "osasuna pribatizatzen" ari direlako. 36ko biktimen egoera aztertzen ari den batzordeak ere lansaioa gaur. Irailaren 26ko grebaren haritik, gutxienez, beste hiru atxilotu. Eta Iruñerriko garraio publikoaren inguruko eztabaida ere pil-pilean Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euro gutxiago ordainduko baitizkio Iruñerriko Mankomunitateari. Wilt antzezlana euskaraz, bihar, Gaiarre antzokian. Eta Gakoa, gaur: Gaizka Arangurenek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!