"Onartezina da krisi garaian villavesak garestitzea"

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 9a, 14:05

Gure Metropoli Foraleko zinegotzien solasaldiko kide guztiak bat datoz: krisi garaian villavesen tiketak garestitzea onartezina da. Aitor Lakasta (NaBai) Eva Aranguren (Bildu), Aritz Romeo (Aralar) eta Edurne Egino (Ezkerra) zinegotzi iruindarrak mintzatu dira gaur gure mikrofonoen aitzinean. Lehen aztergaia, Nafarroako Gobernuak 2,4 milioi euro gutxiago eman nahi dituela Iruñeko garraio publikorako, eta horrek tiketen garestitzea ekar dezakeela. Jorratu ditugun beste zenbait solasgai: Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren inguruan Udalak eta Nafarroako Gobernuak abian jarri nahi duten proiektua, Iruñerriko garraioa publikoari gobernuak ezarri nahi dizkion murrizketak, Santamaría udaltzainburuaren dimisio eskaera, beharrean dauden hiritarrak laguntzeko araudia eta udalarenak diren lokalen erregistro baten beharra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!