Egongelan alabak hartu du hitza:
- Aita, hori ona da ala gaiztoa?
- Buf! Zure ustez? –ihes egin nahian dabil aita-.
- Ez dakit. –Alabak ez dio ihes egiten uzten aitari-.
- Ba, tipo arraro samarra ematen du, baina badirudi behartsuenen alde ari dela.
Alabak mesfidantzaz begiratu dio aitari. Erantzunak ez du bere jakin-mina ase.
- Baina gaiztoa da?
- Joder, hori bere emazteak jakinen du. (Aita aztoratzen hasia da).
- Baina zure ustez…
- Bueno, begira, niri egiteko molde horiek ez zaizkit gustatzen, oihuka, jaungoikoa ahoan noiznahi, ni, ni, ni… Oso pertsonalista da… Baina hegoamerikan gauza hauek ez omen dira hain arraroak…
- Orduan, gaiztoa da ala ona?
- Norekin alderatzen duzun…
- Bada.. Adibidez, Barcina edo Rajoirekin konparatuz.
- Bueno, Chavez ona da; oso ona.
- Eta Uxue Barkosekin konparatuz?
- Joder, mesedez, Uxue askoz ere ederragoa da!
Aita sofatik altxatu da ziztu bizian; bien bazkariaren hondarrak bildu eta sukaldera doa. Alabak katea aldatu eta MTV jarri du. “Embarazada a los 16” ikusten ari da.